< ver el resto de entrevistas

Zumaiena Ikastetxean batxillergoa jarri genuenean garbi genuen gure ikasleak, Kristau Eskola izanik, doktrina sozialean murgildu behar zirela, besteenganako konpromisoa ezagutu behar zutela. Hala, Eguzki zuri izeneko proiektua idatzi genuen eta honen helburua zen gure batxiko ikasleak, astean behin gutxienez, boluntariotza lanen bat egitea Zumaiako elkarteekin batera; adineko egoitzetan, eguneko zentroan, elikagaien bankuan, Caritasen, etab.

Boluntariotza esperientzi horiek martxan jarri aurretik bagenekien formazioak berebiziko garrantzia zuela, gazteak ezin genituen elkarteetara bidali han zer aurkituko zuten azaldu gabe. Beraz, Gizalderekin harremanetan jarri ginen eta urtero etortzen dira formazioa ematera. Formazioa oso baliagarria zaie eta begiak irekitzen dizkie, izan ere, gazte askok ez dakite ezer Gipuzkoako beste errealitate horri buruz.

Arlo akademikoa lantzea oso ondo dago, baina hezkuntza integrala kontutan izan nahi badugu erakutsi behar zaie beste errealitate gordina ere badagoela. Oraindik ez dituzte 18 urte, baina helburua hazia sartzea da eta helduagoak direnean hazi hori lore bihurtzea.

 
Partekatu / Comparte