< ver el resto de entrevistas

Gizaldeko sortzaileetako bat naiz, eta horrez gain laguna eta erabiltzalea ere banaiz. Gizalde sortzear zegoenean Hezkide Eskolako zuzendaria nintzen eta Bizkaiko Alde programaren berri bagenuen. Gipuzkoan ere horrelako programa bat sortzea zen gure nahia, boluntariotzaren inguruan indarrak batu behar genituen.

Ordutik hona Gizalde asko garatu da, egun, elkarte askorentzat erreferentzizkoa bihurtu da eta informazioa eta formazioa emateaz gain, beste hainbat zerbitzu jarri ditu martxan. Hogei urte ondoren, Gizakia Helburu eta Norberako arduraduna naizen aldetik, Gizaldeko erabiltzaile izaten jarraitzen dut eta hori esanguratsua da.

Baina Gizalde ez da aldatu den bakarra, boluntariotzaren mundua ere asko aldatu da. Estresatuta bizi gara eta ez dugu tarterik hartzen gure mundu txikitik atera eta beste errealitateak ezagutzeko. Dirua eskaintzea errazagoa zaigu, baina nire aburuz, gutxienez astean bi ordu eskaini beharko genituzke boluntario lanak egiteko. Igual amets bat besterik ez da, baina bi ordu eskainiko bagenitu ziur nago oso mesedegarria izango litzatekeela guztiontzat.

 
Partekatu / Comparte