< ver el resto de entrevistas

Soziologia ikasketak burutu ditut eta genero-harremanetan, feminismoan eta sexualitatean espezializatu naiz. Lan bila nabil eta heziketa sozialean edo kooperazio munduan aritu nahiko nuke. Dinamika ezberdinen bitartez orain arte jorratu ez diren gaiak lantzea da nire xedea; bullyinga, lesbianen arteko biolentzia, etab.

Nire kurrikuluma elkarte batean uztera joan nintzenean bekak jasotzeko boluntario izan behar nuela esan zidaten eta Gizaldera bideratu ninduten. Gizalden nire lehentasunak azaldu nizkien eta elkarteen informazio zabala eman zidaten, harrera ona izan zen.

Boluntariotza “egituratua” ez dut horrenbeste ezagutzen, baina auzolana eta gizarte mugimenduak bai. Niretzat gizartean parte hartzeko bi modu daude, eta biak oso beharrezkoak; modu egituratuago batean laguntzea, elkarteen bitartez, alegia, edo modu autonomoagoan jokatzen dutenen bitartez: auzolana, gaztetxeak, etab.

 
Partekatu / Comparte